XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KIRIOAK

Kirioai esker otza eta beroa gure gorputzean somatzen ditugu.

Kirioai esker esku ta oiñak, eta beste soin-atalak igitzen ditugu.

Kirioai esker begiakin ikusi, ta belarriakin entzun egiten dugu.

Baiñan kirioak zer dira? Kirioai gure gorputzean ditugun ari me-me eta luze batzuk dira.

Gure soiñeko kirio-batza, argi-indar sare baten antzekoa dala esan dezakegu.

Argi-indar ariak indar-etxetik azkenengo baserrietaraiño joaten diran bezela, kirio-ariak ere buruko garunetatik irten, eta gorputz osora zabaltzen dira.

Kirioen etxe-nagusia edo indar-etxea buruko garunetan dugu.

Garunak oso bigunak dira, eta orregatik garezur gogor barruan gordeta dagoz.

Garunetatik bizkar-muina zear, millaka ta millaka kirio-ari me, luzeak gure gorputzaren azken ataletaraiño zabaltzen dira.

Gure etxean telebista ikusteko argindarra bear dugu.

Irratia entzuteko, naiz makinak igitzeko ere argindarra bear da.

Gure gorputzean ere berdintsu: begiak ikusteko kirio-ariak bear dira.

Belarriak entzuteko, naiz soin-atalak igitzeko kirioen bearra dugu.